XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tuna eta gizurdeari buruzko arauek porrot egin zutela ikusi zen kopuru globalak ezagutu ahala.

Horren ondorioz, inportazio eta esportazio murrizketek ezartzen dituzten nazioarteko ingurugiro tratatuek, nazioarteko komertzio erakundeen aldaketetaz ikuituak izan ote daitezen beldurra areagotzen dute.

Ingurugiroari buruzko 17 nazioarteko tratatu gutxienez ari dira hori jasaten.

Hondakin arriskutsuen esportazioari buruzko Basel Batzarrean eta CITESen komertzioaren murrizketa akordioarekin bat agertzen da.

Beste kasu batzutan (Montrealeko Ozono Geruzaren Desagerketari buruzko Protokoloan, adibidez), tratatua sinatzen ez duten estatuek berauen efektibitatea suntsitzen ari direla ohartarazteko edo adostasuna indartzeko erabiltzeko dituzte murrizketak.

Horrek, lege arazo garrantzitsu bat sortzen du.

Izan ere, akordio internazionalak bata bestearekin gatazkan daude: komertzio murrizketa gehienak alde batera uzten dituen GATT eta murrizketa horiek eskatzen dituzten ingurugiro tratatuak, esate baterako.

Zein tratatuk izan beharko luke lehentasuna?

Lege internazionalaren arabera gatazkako bi alderdiak, halaber izango dira akordioen kide, eta halatan, tratatu berrienak izango du nagusitasuna normalean eta horrek, gainera, ingurugiro tratatu gehienak babesteko joera izango luke.

Baina arazoak sor daitezke ingurugiro tratatuaren parte ez den estatu batek GATTek araututakoa kinkan jarriko balu.

Kasu hauek, ordea, ez dira oraindik eman.

NAFTAk oso argi utzi du akordioren batek Basel, Montreal eta CITES hitzarmenekin gatazkaren bat izanez gero, ingurugiro tratatuak izango duela lehentasuna.

Dena den, estatuek NAFTArekin desakordio txikiena duen hurbilketa erabili ohi dute tratatu horien zehaztasunak betetzeko.

NAFTAren kideek zerrenda horri tratatu gehiago erantsi nahi badizkiote, hiru estatuak ados egon beharko dute.

Beraz, gatazkak sor daitezke etorkizuneko tratatuen inguruan.

Ingurugiro helburua duten subentzioak ere, komertzio librearen arauen aurkako bortxaketa bezala har daitekeen beste politika tresna dira.

Sarrien, Komertzio akordioek ez dituzte subentzioak bultzatzen.

Kasu batzutan, alderantziz, horiei indarra kentzen dizkioten zergak eskaintzen dituzte haien etengabeko erabilera konpentsatzeko.

Ondo pentsatuz gero, horrek ingurugiro abantailarik ekarri beharko luke ingurugiroa kaltetzen dituen basoen hustiaketa ez eramangarria, energia megaproiektuak, meategiak eta nekazaritza trinkoa bezalako ihardueretarako subentzioak kentzen badira.

Era berean, ingurugiroaren babesaren helburua duten zenbait subentzio ere, kolokan jar daitezke.

Estatu Batuen eta Kanadaren arteko akordioak, adibidez, energia berriztagarri nola eraginkortasunerako subentzioak debekatzen ditu.

Baina, ironikoa bada ere, baimendu egiten ditu petrolio eta gas araketak eta produkzioak aurrera jarraitzea.

Uruguay-ko Mahaiaren eztabaidetan kontutan hartzen ari diren zuzenketak, gai honi dagokionez GATTek NAFTAK baino ingurugiroarekiko begirune gehiago izatea lor dezakete.

EEBBetako Kontserbaziorako Erreserba programak bezalako nekazal lurrak gordetzeko programak eta ingurugiro helburua duten ikerketa eta garapen gastuak, lehen aipaturiko zergen mehatxutik kanpo geratuko dira.

Baina GATTen berrikusketen azken dokumentuak arriskuan jar ditzake ingurugiroarentzako subentzio orokorragoak.

Arazoa inportazio edo esportazio murrizketek eta subentzioek ekar dezakete.

Baina bi kasuotan desadostasunak agertuko dira neurri zehatz bat ingurugiroarekiko kezkaz edo babeskeriaz bultzatua den edo ez erabakitzeko orduan.